IPARRALDEKO EUSKAL KORUEN FESTIBALA
Koruak
XIX. mende bukaeraren inguruan, Europako beste musikari kideekin harremanetan ziren Jesus Guridi, José Maria Usandizaga, Eduardo Mokoroa bezalako musikalariek, herri kanta batzuk harmonizatu zituzten, hego eta ipar Euskal Herriko koru mugimendua sortzeko asmoarekin.
Duela guti, dinamika berria abiatu da Baionan, gertakari handia bilakatzeko xedearekin. Koruak festibala deitu abesbatzen elkarretaratze hori Baionako Hiriak eta Ezin Aseak taldeak bultzatzen dute Euskal kultur erakundeak, Euskal Herriko Koruen Federazioak, Ahotsaren akademiak eta Euskal Herriko Koru Zuzendaritzak laguntza baliosa ekartzen dietelarik.
Kantua Euskal Herriko gizartean, nortasunaren zati garrantzitsua da. Garai ezberdinak zeharkatu ditu, kantari, talde eta bertsulariek belaunaldi gazteei etengabe helarazi baitiete.
Askotan, anonimoki astean behin baino gehiagotan errepikatzen duten kalitate handiko Euskal koru ugari hauek (gizon koruak, emazte koruak edo koru mistoak) hobeki ezagutuak izan behar zuten. Koruak Festibalaren karietara, kantuzale amorratu hauek ohitura ezagutarazteko griña handia dute. Gazteagoek ere, ospe handiko abesbatza zuzendariek kudeatu lan miresgarrien aurkezteko parada ezinago hobea dute. Transmisioaren segurtatzea lanak argira emanez : hau da Ezin-Aseak elkarteak antolatu festibal honen nahikeria xumea.
JATORRIZKO BERTSIOA
KORUAK: sorkuntza ohoretan
Euskal kantuen zerrenda agortezina da. Badira urteak eta urteak sortzaileek haien aztarna poetikoak utzi dituztela.
Festibal hau baliatu nahi dugu tokiko sortzaileak aitzinera ekartzeko eta honela haien lana argian jartzeko, kari honetara obra berri batzuk idatz ditzaten galdeginez. Parte hartzen duten koru desberdinei zuzenduak zaizkie azken kontzertuan emanaldi bateratu bat eskain dezaten, bai eta erregistroa aberasteko eta aztarna ezabaezina uzteko ondoko belaunaldiei.
Partiturak libre xedatzeko eskubideez izanki denek erabil ditzakete
Egilea: Mario Gachis
ETORKIZUNA
Musika : M. Gachis /Hitzak : I. Robles-Aranguiz
Toutes voix
Ténor I
Ténor II
Basse I
Basse II
LUR
Musika : M. Gachis /Hitzak : I. Robles-Aranguiz
Toutes voix
Ténor
Basse
Soprano
Alto
OIHANA
Musika : M. Gachis /Hitzak : A. Lavigne Robles
Toutes voix
Soprano 1
Soprano 2
Alto 1
Alto 2
FESTIBAL HAU ASMATU DUTE
Ezin Aseak
Adiskide batzuek dute Ezin-Aseak taldea asmatu, Baiona Ttipiko erraietan jadanik zeuden peñak kurrituz, Bestetako kolore xuri guziz garbiak laneko jantzi urdinaren lekua oraindik hartu ez zuen garaietan.
Hausnarketa luzearen ondotik, Ezin Aseak 1990ean sortu zen. Harategi Zahar karrikan egon ondoren, Pelletier karrikan, Baionako Armategiaren parean plantatu zen. Gordailuak tokiz aldatu nahi ukan zuen, Ezin-Aseak taldearen terrazari leku gehiago uzteko gisan. Ordutik, Ezin-Aseak taldeak, geldi geldia adiskidetasuna eta bestak gogoko dituzten lagunak bilduko ditu.
Elkarretaratzeko antolatzen zituzten apairu ugariren ondotik, lagunkideek aski fite adostu behar ukan zuten ber denboran kantu bera emateko, oroz gainetik hitz onekin. Honela sortu zen Ezin-Aseak Gizon Korua.
Ondorioz, gehienak kantuzale amorratuak bilakatu dira, eta naturalki, parekoekin trukatzeko gogoa piztu zaie. Begi onez ikusi dute, lehenik Baionako koruei, eta berehala iparraldekoei gomita luzatzea. Honela sortu da KORUAK festibala !