KORUAK 2021

Emanaldiak 3 egunez

Festibal horrek Euskal koruen trebetasuna, talentua eta dibertsitatea mugetatik kanpo erakustea du helburu baita publikoari mundu osoko salbuespenezko taldeak aurkeztea ere. Ildo beretik, jakin-mina bultzatzeko eta haurreri trebetasuna transmititzeko xedea du. Jaialdiaren datak Tolosako Nazioarteko Festibalaren emankizunarekin kokatuak dira Euskal Herrira koru internazionalen etorreraz aprobexatzeko.

KORUAK festibalak 3 egun iraunen ditu.

Urriaren 30a larunbata « Euskal koruei » dedikatua izanen zaie; Urriaren 29 eta 31ko egunak « Nazioarteko koruei ».

Urri. 30 : Euskal Herriko Koruak 

EUSKAL HERRIKO KORUAK:

Larunbat goiza BAIONAko Koruei eskainia zaie eta Larunbat arratsaldea IPARRALDEko Koruei. 

Koru bakoitzak agertoki bat beste 2/3 korurekin partekatzen du haren errepertorioaren zati bat aurkezteko 20 edo 30 minutuz arituz. 

Haur koru bat

Aldi berean, haur koruak biltzen dira larunbat goizetik aitzina irakasle batzuen zuzendaritzapean kanta hobekuntza ikastaldiak eskaintzeko.  

Emanaldi hauen ondotik, koru guziak azken kontzertu bat eskaintzeko bilduak dira 3 kantu bateraturik aurkezteko gisan.

 

Sorkuntza asteburu bat

Ideia aitzinatua da ere KORUAKen karietara sortu pieza batzuk aurkeztea.  

Euskal Herriari eskainia zaion asteburu horretan, beste kontzertu batzuk urririk eta hitzaldiak antolatzen ditugu (lotura « Plus du Festival » sailean).

 

 

Egutegi naharoa

10:30 – 12:00 : 5 agertoki – BAIONAko 3 koru agertoki bakoitzean.

12:30 : BAIONAko koruen emanaldi bateratua

15:30 – 17:00 : 4 agertoki – IPARRALDEko 3 koru agertoki bakoitzean.

18:00 : Haurren emanaldia 

18:30 :  IPARRALDEko koruen emanaldi bateratua.

 

 

Urri. 29/31: Nazioarteko koruak

TOLOSAko festibalaz baliatuz, Baiona Hiriak 3 emanaldi handi antolatzen ditu. Federacion de Coros de Navarrarekin lortu partaidetzari esker antolatu 3 emanaldi.

Ostiralean 20:00etan – larunbatean 20:00etan eta igandean 17:00etan Baionako Michel Portal Antzokian

Hainbat konkurtsotan saritu nazioarteko koruak ezagutzeko parada bakarra. 

Koruko kantua beste molde batez ezaguzteko eta/edo beste kultura batzuk lehen aldiko ikusteko parada.

Zinezko gozamena belarri eta begietarako. 

Koruak

2021eko KORUAKen agertuko diren taldeak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

AGERRALDIAK

Aparteko lekuetan

San Izpirituko Kolegiala

Baionako Katedrala

Protestante Tenplua

San Andres eliza

KORUAK Festibala

irudikatua

KORUAK, NAZIOARTEKO FESTIBALA

sustenguarekin