2010-ean sortu zen BESTELA elkartea, hiru abesbatza kantuzaleen inguruan, nahiz eta biziki hedatua izan Euskal Herrian… baina, bai beste bide batzuk bai beste kantu moldeak, hemen usaian entzunak ez direnak, miatu nahi zituzten.

Hamar bat gizonek eraman ahal izan zuten haien bidaian Sophie LARRANDABURU musikari eta abesbatza buruzagia, garai hartan Baionako bi abesbatza zuzentzen zituena : Haiz-Egoa eta Buhaminak.

2015-ean BESTELA berritzen da hein batean, eta haren ateak zabaltzen dizkie Iparraldeko kantariei (Itsasu-tik Garindaine-raino), gaur egun hogei abeslari dira lau abots azpi taldetan banaturik.

2017-ko urtarrilaren batean elkartearen araudiak erregistratuak izan ziren. Orain, astelehenero, Largenteko kaperan, abeslariek abotsa emaiten dute errepikapenetan.

 

Pestazaleak, kanturik gabeko ateraldi bat… ez da ateraldia !

Berezitasun, zintzotasun, sinpletasun… Plazerrekin kantuz, emozio hau hedatzen ahal du BESTELAK.

BESTELA izenak adierazten duen bezalaxe, munduko kantuetara idekitzen da elkartea, (Italiar, Hego-Amerikar, Zuluar, Aborigenar, Korsikar, Ingeles, Hebrear, Buhametar…), gehi Euskal errepertorioa, abesbatza nagusiak antolaturik edo sorturik dagoela ahantzi gabe.

Munduari zabaldua izanik, haren Euskal nortasunean azkarki oinarrituz, koru kantu ohidura hedatu eta iraunarazi nahi du BESTELAK.

.

BESTELA

Contact

 

KORUAK, festival

imaginé par

KORUAK, festival internationational

Avec le soutien de