15 urte Frédéric WOJTYNIAK ospetsuak zuzentzen dituela, kantariak ustekabeko abentura musikal pasionagarri askotara  buruz bideratuz.  Taldeak kalitatea eta zorroztasuna uztartzen  ditu, publikoarekin partekatze-momentu bat proposatzeko, a capella kontzertu herrikoi baten inguruan.

4 erregistroko 25 kantariek (Lehen eta bigarren tenorrek, baritonoek eta baxuek) elegantzia handiz Euskal Herriko errepertorio zabala proposatzen digute, izan herrikoiak ala autore famatu batzuenetakoak, hala nola Javier BUSTO, Josu ELBERDIN, Padre MADINA eta beste anitz.

Errepertorio zabala proposatzen dute, mundu guziko doinuak eta erritmoak jorratuz (Afrikako herrialdeetakoak, Estatu Batuak, Espainia, Polonia…). ADIXKIDEAK taldeko solistek emozio-izpi bat nahasketa magiko honi gehitzen diote.

ADIXKIDEAK abesbatzak bere urtebetetzea publiko zabal batekin partekatu nahiko luke, izan beilari, kurios edo musikazale!

ADIXKIDEAK

Contact

 

KORUAK, festival

imaginé par

KORUAK, festival internationational

Avec le soutien de