Jadanik dakizuen modura, KORUAK gure festibal gazte honen 2020ko alea ezeztatua izan da birus madarikatu horrengatik.

Wuhaneko pangolinek, saguzarrek, beste piztiek eta laborategiko ihesaldi batek ez dute lortua izanen festibalaren antolatzaileen gogoa eta motibazioa zapuzten. Atxiki behar genuen eta ez lokartu, edo etsipenean erori. Lana segitzeko eta kantua eta KORUAK festibalaren amorosekin sortu lotura mantentzeko asmoa ukan genuen internet gune bat sortuz.

Datorren edizioaren programa ikusten ahalko du bisitariak, bai eta aitzinekoez oroitu eta argazkiak bildu, kantuaren aktualitateaz informaturik egonez eta festibalean parte hartuko duten koroak zoin diren jakinez edo berriz jakinez, eskainia zaien sailean.  

Artikulu honetaz baliatzen gara haien « pedigree » eta argazkiak igorriz gure asmoarekin bat egin duten koroak eskertzeko

Amaia eta Sylvain, gure webmaster beneboloak ahantzi gabe. 

Gure poz handiena izanen da gune hau gustukoa ukan dezazuen, eta balia dezazuen.