Elkartzea.

Osasun egoerak hala beharturik, pantaila baten bitartez gara Mariorekin biltzen. Gisakoki onartu du zerrenda baten lehena den elkarrizketa honi erantzutea, haren ibilbidea, haren sorkuntzak eta koru kantua orokorki aipatzeko.  

Nor zara Mario, zure burua azal iezaguzu. 

Beti gustatzen zaio oroitaraztea Mariori bera musikari autodidakta dela. Haren sorterri ttipian, « musika eskolarik ez zen ». Betidanik, sortua den lurrarekiko lotura azkarra du. Bertan zerbait eraikitzeko asmoa ez zaio behin ere burutik kenduko… Eta hau bistan dena, musikari lotua izanen da eta, zehazkiago, koru kantuari. Pauen eginen ditu ikasketak Mariok – – koru zuzendaritzako ikasketak. Han du « kantatzen ikasiko » bai eta zuzentzen edota idazten ikasiko ere. « Beti ukan dut belarri harmoniko bat eta honi esker, boz desberdinak aldi berean antzuten ahal nituen ». Oso gazterik, haien 2. boza behaurek grabatu nahi zuten kantari batzuez inguraturik, haientzat idazten hasten da. Horrela da, besteak beste, Aritzak taldea laguntzen hasiko jazz harmoniako diska andana baten sorkuntzan – « klasikoarekin, nire musika gustukuoenak ». Profesional mailan, Mariori zor diogu Landesetako musika anplifikatuen departamenduaren sortzea, musika arloan burutu duen beste lan bat. Mundu guziko musika jo izan du ere Mariok, Kubatarra lehenik Fruta Bomba taldearekin, Hego Amerikako musika ondotik Mochicas taldean eta Jean Garin eta Charles Diaz haren adiskideekin, bai eta Argentinako musika tradizionala Mundo Nuevo taldearen baitan Charles Diaz eta Gorka Roblesekin. 

KORUAKekin daramazun lankidetza kontaiguzu.  

Koruakeko taldea hurbildu zait 3 piezako manatze batekin gogoan: bat gizonentzat, bat mistoarentzat, bat emazteentzat. Xedea zen KORUAK festibalaz baliatzea errepertorioa aberasteko eta koru bakoitzari honetaz jabetzeko parada uzteko musika obra biziarazi eta bilakarazteko. « Lan horri lotu naiz. Sorkuntzari dagokionez, erreglarik ez da. Batzuetan musika ideia bat badut eta 3 edo 4 bozak nire buruan entzuten ahal ditut, aski dut orduan idazten hastea. Onartzen dut xantza bat dela. »  KORUAKi dagokionez, Mario, « Euskara maila eskasez » Iker Roblesen testuetan bermatu da. Koruei eskaini piezak sortzeko notetan eman dituen 3 testutan oinarritu da. Ezinegon handiarekin ditu orain pieza hauek  emanaldi batzuen karietara besteek kantaturik entzun nahi. « 2021ean behar bada? Guharek idatzitakoa kantatzen ikustea (eta aditzea) alimaleko plazera baita, horretarako dugu idazten! » 

Baina, artetik errateko, nola sortzen da halako pieza bat?   

« Melodia hor den momentutik, harmonizatu behar da. Eta hor da eskulangilearen trebetasuna, lana hasten. Lehen dena eskuz egiten nuen, orain, nota bat idatzi orduko honen entzutea ahalbidetzen duten logizial batzuk erabiltzeko xantza dut. Baina poz handiena, idazten dudana beste batzuek antzezten ikusi eta aditzean dut bizitzen. » “Eta ohartzen gara koru buruek eta kantariek gauza berriak kantatzeko gogoa agertzen dutela. Hobe da eskaintza gehiago atzematea katalogoan. Errepertorioa aberasten du.” Koruak festibalaren asmoa da ere: aberaste honetan parte hartzea trukatze eta elkartze tokia osatuz.

Elkarrizketa honi bukaera emateko, 3 galdera egin dizkiogu Mariori:   

Zer da hiretzat kantua Euskal Herrian?   

« Exististzeko kultur gogo azkarra, ez da irudikatzen kantatzen ez duen euskal herritarrik. 2 edo 3 bozetan bere baitarik kantatzeko ahalak beti harritu nau. Naturalki egiten da, erran nahi baitu kantuaren kultura aski errotua dela jendeek idazketa espontaneoa egiteko gai izan daitezen. Beste nehun atzematen ez den ondare aberastasuna da, kantuaren tradizio azkarra duten beste herri batzuetan bortxaz agertzen ez dena. Euskal Herrian memoria guzietan gelditu den idazkera sonoritate bat dago. Txundidurik utzi nauten kantari batzuez oroitzen naiz, Hala nola Zuberoan 17-18 urte zituelarik ezagutu nuen Jean Michel Bedaxagar, eta 1978an haren lehen diskoa grabatzen zuelarik ezagutu dudan  Erramun Martikorena. Ba da ere Beñat Axiari beste fenomeno bat, frantses eta atzerriko Jazzmen batzuekin eta raplariekin elkartu dena. Norberak bere mezuaren bila joateko indarra egin behar du, hain da berezia, hain azkarra, ezin da horren ondoan pasa. » Zorion bat da boz horiek entzutea. 

Garai hauetan zer lantzen ari zara Mario?  

« Harmonika kromatikoa lantzen ari naiz. Harmonika baten itxura du tresna honek baina tonu erdi guziak egiteko balio duen pistoi batez hornitua da. Tresna honekin, jazz errepertorio bat lantzen dut jazz piano jolea den  Arnaud Labastide lagunarekin bikotean.  Osasun egoerarengatik tamalez geldituak diren kontzertuak eman behar zituen Maurine Grais piano jole klasikoarekin ere lan egiten dut. Kontzertu hauen errepertorioak Schumann, Bach, Ravel, Debussyren klasikoa Jazzeko estandarrekin nahasten ditu. Piano harmonikaren nahasketa atipikoa eta piskat ikonoklasta gustatzen zait, gustukoa dut horretan murgiltzea.  

Zer diozu KORUAKez?

Hainbat urtez, besta giroan antolatu Euskal Koruen batasun bat, festibal bat izatea igurikatu ondoren, horrelako ekimenak biziki poztu nau, ez dut ez eta ulertzen ere zergatik ez den lehenago eraman izan. Hastapenetik murgildu naiz KORUAK festibal honetan, ikusle gisa lehenik, eta aktore gisa ondotik. Espero dut iraunen duela eta, garai honetan gehien bat, fite berriz abiatuko dela. Euskal kantu polifonikoaren indar horren segitzeko beharra dute jendeek, haiek ere lor dezaketeela honen partaide izateko. Seriotasun handiarekin burutu dira lehen aleak; eta hori ere gustukoa dut. » 

Milesker handi bat Mario Gachisi, erakutsi digun berotasun eta hurbilatsuna dela eta. Zurekin berriz gurutzatzeko plazerarekin.  

KORUAK taldea.