Hedabideetan, sare sozialetan eta ezagutzen ditugun edo ezagutzen ez ditugun pertsonengandik, hurbilekoak ala ez, ikusten eta aditzen ahal dugunez, 2021 urtea aitzinekoa baino hobea bezala desiratua zaigu (2020 tabu da, ez da aipatu behar ). «Ez da zaila izanen! » diotenaz…
Espero dezagun gure gregoriar egutegian zenbaki soil bat aldatuz (hango egutegi propioaren arabera, Txinan beraz gauzak otsailaren 12tik aitzina baizik ez dira hobetuko…) urte on bat pasatzen ahalko dugula, kutsadura arriskurik gabe. Orduan, duda horrekin eta gauzatuko delakoan (baina ez ote da hau agiantzen helburua?), Koruak talde osoak urte onena, kantuez, elkartzez, maitasunez, pozaz eta partekatzez betea desiratzen dizue!…